FAMILIEI ETA HERRIKO DENDEI LAGUNTZEN DIEGU

Irailaren 7tik urriaren 9ra, 30 €-ko bonua, eskola-materiala erosteko

Zure bonuak deskargatu ahalko dituzu irailaren 7tik urriaren 9ra. Argibide gehiago behar badituzu, hemen dituzu kanpainaren oinarriak.

Idazmahaiko material suntsikorra

Arkatzak, boligrafoak, ezabatzeko elementuak, klipak, zorrozkailuak, erregelak, eskuairak, kartaboiak, angelu-garraiagailuak, rotring-ak, koadernoak, folioak, suntsikor informatikoak…

Material ez-suntsikorra

Paper-zorroak, sailkatzeko paper-zorroak, artxibategiak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, eskolarako motxilak, bereizgailuak…

Eskola-jarduerarako beharrezko jantziak

Jantzia (eskola-uniformeak eta mantalak barne), oinetakoak eta kirolerako materiala.

Eskulanetarako osagaiak

Arte-hezkuntzan, hezkuntza plastiko edo bisualean eta teknologian edo musikan jarduteko osagaiak (argizariak, olioak, margoak, pintzelak).

Bono Eskolari atxikitako saltokiak